Apiriletik maiatzera, 16.214 langabe gehiago zenbatu dira Hego Euskal Herriko Inemen bulegoetan. Inemek erregistratzeko metodoa aldatu duelako gertatu da igoera handi hori.
Sistema berriak lehen estatistiketatik kanpo zeuden langabe ugariazaleratu ditu. Batetik, enplegua eskatzen dutenen zerrenda berritu egin da, eta, besteak beste, ikasle izateari utzi dioten gazte asko langabe gisa hartu dira. Bigarrenik Gizarte Segurantzako datuekin gurutzatu dira, eta Inemen baztertutako hainbat lagunek enplegurik ez dutela ondorioztatu dute. Azkenik, Inemen izen emandako atzerritarrak ere langabe gisa hartuko ditu sistema berriak.Inemek azpimarratu zuen metodo zaharra eta berria ez direla alderagarriak. Metodo berriaren arabera eta apirileko datuekin alderatuta, Hegoaldean 6.452 langabe gutxiago zenbatu ziren Inemen bulegoetan. Langabezia tasa, berriz, %7,74koa izan zen.LABek nabarmendu du sistema aldaketak errealitatearen «ezagutza hobea» ahalbidetzen duela, baina ez dela nahikoa. Oraindik ere, hiru hilabete baino gutxiagoko lan eskaintza egiten dutenak baztertu egiten dira, baita 20 ordu azpiko lan jardunaldia eskatzen dutenak ere. LABen arabera, ezkutuan daudenak %6 dira.
LANGABEZIA
Langabe gehiago azaleratu dira sistema berriarekin
Erregistratzeko sistema aldatu egin zuen joan zen hilabetean Inemek, eta, ondorioz, langabeziak nabarmen gora egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu