Langabezia %25,4ra igo da Grezian abuztuan
ATENAS. Abuztuan ere igo egin da langabezia Grezian, eta jada 1,26 milioi herritar baino gehiago daude lanik gabe. Elstat Greziako estatistika agentziak emandako datuen arabera, iazko abuztutik zazpi puntu igo da langabezia; aurtengo uztailetik, berriz, %0,6. Krisia hasi zenetik hirukoiztu egin da tasa —%8,2koa zen 2007an—. Horrela, Espainiako datuen parera heldu da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu