Langabezia %8,3raino handitu da Europan
    BRUSELA. Langabezia tasak handitzen jarraitzen du, eta dagoeneko %8,3ra iritsi da Europako Batasunean (EB), eta %8,9ra eurogunean. Eurostaten arabera, iaztik 4 milioi langabe gehiago daude EBn. Espainiako langabezia datuek zerikusi handia izan dute horretan, horietatik 1,8 milioi han geratu direlako lanik gabe. Horrek adierazten du EBko langabeen erdiak Espainian daudela.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            