Langabezia %8,5era heldu zen azaroan EBn

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Europako Batasunean 18,4 milioi lagun lanik gabe zeuden azaroan, Eurostat erakundearen arabera. Hala, lan munduan dauden langileetatik %8,5 langabezian zeuden. 2004ko azaroan %9koa zenez tasa, horrek esan nahi du urtebetean behera egin duela langabeziak. Eurogunean, berriz, langabezia tasak %8,8tik %8,3ra behera egin zuen 12 hilabeteko epean.

Lituanian, Estonian , Espainian, Danimarkan eta Letonian jaitsi da gehien langabezia. Aldiz, Luxenburgon, Hungarian, Portugalen, Zipren eta Erresuma Batuan gora egin du langabeziak. Irlandan, Danimarkan, Herbehereetan eta Erresuma Batuan %5etik behera dago langabezia. Adierazgarria da Alemaniak eta Frantziak %9,2 inguruko langabezia dutela.

Gazteen langabezia, %18,4koa EBn

25 urtetik beherakoak dira Europan langabezia gehien pairatzen duen adin taldea. Eurostaten datuen arabera, %18,4koa zen Europako Batasunean, eta %17,4koa euroaren eremuan. Bestetik, atzo jakin zen Estatu Batuetako langabezia tasa %4,9koa zela urte amaieran, eta %0,1 jaitsi zela abenduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.