Langabezia %87 hazi da Irlandan urtebetean
DUBLIN. Hamar urtean lehen aldiz, %10eko maila gainditu du langabezia tasak Irlandan. Urtarrilean %9,6 zen eta otsailean %10,4 da. Iazko datuekin konparatuta, %87 igo da enplegurik gabekoen kopurua. CSOk emandako datuen arabera, 354.437 lagun ari ziren lan bila. Eraikuntza sektorekoak dira langabezian geratutako gehienak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu