Langabezia

Langabezia bi hamarren handitu da EAEn, zerbitzuetako lan galeragatik

Eustaten arabera, %11,3koa da langabezia tasa lehen hiruhilekoan, eta landun kopurua sektore guztietan hazi da, zerbitzuetan izan ezik

Jon Fernandez.
2018ko apirilaren 20a
11:35
Entzun

Landunen kopurua %0,2 jaitsi da aurtengo lehen hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beste horrenbeste handitu langabezia tasa. Eustaten azken datuen arabera, langabezia tasa %11,3ra igo da, eta 2017ko azken hiruhilekoan baino 1.800 pertsona gehiago dabiltza lan bila: guztira, 116.600.

Langabe gehienak emakumeak dira: 61.800, aurreko hiruhilekoan baino 5.600 emakume gehiago. Langabezian dauden gizonak, ostera, 54.700 dira, aurreko hiruhilekoan baino 3.900 gutxiago. Emakumeen artean %12,5ekoa da langabezia tasa, eta gizonezkoen artean %10,1ekoa. 

Lurraldeka, langabezia taas handiena Bizkaiak dauka (%12,7), azken hiruhilekoan 1.500 langabe gutxiagorekin ; bigarren dago Araba (%12,2), azken hiruhilekoan 2.500 langabe gehiagorekin; eta, azkena, Gipuzpkoa (%8,6), 700 langeb gehiagorekin.

Halaber, Eustatek azaldu du EAEko 39.900 familiatan kide guztiak daudela langabezian, aurreko hiruhilekoan baino 500 familia gutxiagotan.

Landun kopurua behera zerbitzuetan

Estatistika institutuaren arabera, EAEn 916.900 landun daude, iazko azken hiruhilekoan baino 1.400 gutxiago. Sektore guztietan egin du gora landun kopuruak, zerbitzuetan izan ezik. Lehen sektorean 100 landun gehiago zenbatu ditu Eustatek, 1.400 gehiago eraikuntzan eta 2.900 gehiago industrian; aldiz, zerbitzuen sektorean 5.800 landun gutxiago.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.