Langabezia tasa ia parean mantendu da Europan
BRUSELA. Apirilean euroguneko langabezia tasa %9,9koa izan da eurogunean, eta %9,4koa Europako Batasunean, martxoko kopuruen parean ia (EBn hamarren bat handitu da). Hiru hamarren gutxitu da iaztik. Espainiak du langabe gehien: %20,7. Herbehereek eta Austriak gutxien: %4,2.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu