Atzo gauean langile bat hil zen Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), eguerdian lan istripu larri bat izan ostean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak argitaratutako informazioaren arabera,15:00ak pasatxo objektu astun batek bularrean jo zuen gizonezkoa, eta horregatik eraman zuten ospitalera. El Correo hedabideak adierazi duenaren arabera, istripuaren zergatiak ikertzen ari dira oraindik.
Arrigorriagako Txako industrialdeko Conformados Facme enpresan egiten zuen lan, eta haren lankideek bi eguneko greba antolatu dute.