Lan istripuak

Langile bat hil da Azkoienen, lan istripuan

Zazpi metroko altueratik jauzi da. 52 urteko gizonezko martzillarra da hildakoa.

2007ko urriaren 16a
19:03
Entzun
Azkoienen (Nafarroa) langile bat hil da gaur arratsaldean, lan istripuan. Eraikin batean teilatuan lanean ari zela erorikoa izan du; zazpi metroko altueratik jauzi da.

Gizonezkoa da hildakoa -G.A.I.-, Martzillakoa (Nafarroa). Alfalfas Oses lantokiko behargina zen, eta enpresa horretan bertan gertatu da ezbeharra.

LABek emandako datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 97. langilea da. Iaz hala 129 zendu direla dio LABek.

Hernanin (Gipuzkoa), berriz, gizonezko langile bat -S.H.N.- zauritu egin da gaur, hamabost metroko altuetatik erori ondoren Celulosas enpresan lanean ari zela. Buruan kolpea jaso du -ez dirudi larria denik-, eta bernezurra eta peronea hautsi egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.