Lan istripuak

Langile bat hil da Basauriko Acenomar enpresan

Teilatuan zegoen lanean, eta handik erori da. Aurten hildako 22. behargina da.

Basauriko Arteagoiti industrialdean dago enpresa. BERRIA
jokin sagarzazu
2021eko maiatzaren 13a
11:19
Entzun

49 urteko langile bat hil da ostegun honetan Basauriko (Bizkaia) Acenomar enpresako teilatutik erorita. Lanean zela Euskal Herrian hildako 22. behargina da, LAB sindikatuaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri; zehaztu duenez, goizeko hamarrak hogei gutxi aldera jaso du abisua. Antza denez, langile bat enpresako teilatuan zegoen, eta, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, lurrera erori eta bertan hil da zaurien ondorioz.

ELA sindikatuaren arabera, hildako langileak azpikontrata batentzat egiten zuen lan, eta konponketa lanak egiten ari zen istripua gertatu denean. LABek ohar batean salatu du gisa horretako istripuak saihestuko liratekeela enpresek prebentzio neurri egokiak hartuko balituzte.

Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Acenomar enpresaren atarian, Arteagoiti industrialdean, 12:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.