Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz: Eibarren (Gipuzkoa), 37 urteko gizonezkoa (Hormando O.P.), zuhaitz bat gainera erori ostean.
Ezbeharra 9:30ak inguruan gertatu da, Txonta auzotik gertu dagoen mendi batean. Haren lankide bat pinua mozten ari zen, gizonezko hura hurbildu egin da -"segurtasun distantzia hartu gabe", Osalanek esan duenez-, eta zuhaitza gainera erori zaio.
Hermanos Vera basoetako zerbitzuak enpresan egiten zuen lan hildakoak.
LABen arabera, Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 95. langilea da gaurkoa. Iaz 129 zendu ziren hala, LABek dioenez.
Lan istripua