Erandioko Axpe auzoko merkataritza gune batean gertatu da ezbeharra. Iturri ofizialek azaldu dutenez, 36 urteko langilea berritze lanetan ari zen eta, oraindik argitu ez diren arrazoiak direla medio, plataforma goragailu batek harrapatu du. Ezbeharra arratsaldeko 15:25 inguruan gertatu da.
Larrialdi zerbitzuak minutu gutxira heldu dira tokira, baina ezin izan dute ezer egin.