ekoNOMIA

Langile bat hil da Gasteizen, leihoak jartzen ari zela erorita

Hamalau metroko altueratik jausi da. Beste behargin bat larri zauritu da. Borinbizkarra auzoan izan da lan istripua, 12:30 inguruan.

2010eko azaroaren 30a
18:39
Entzun
Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz: Gasteizen, 56 urteko gizonezkoa. Eraikin batean leihoak jartzen ari zela jasogailua irauli egin da, eta kolpeen ondorioz zendu da. Hamalau metroko altueratik jausi da, hain zuzen. Martinez de la Hidalga enpresako langilea zen.

Lantoki bereko beste behargin bat harekin zen lanean une horretan, eta larri zauritu da. 41 urte ditu. Txagorritxu erietxera eraman dute.

12:30ak aldera izan da ezbeharra, Borinbizkarra auzoan, Jeronimo Roure kalean. CCOO sindikatuak gertaera ikertzeko eta argitzeko eskatu du. Martinez de la Hidalgako langileok Adania etxegintza enpresak kontratatuta ari ziren leihoak jartzen.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 71. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.