Arbolak mozten ari zen langile bat zendu da gaur goizean Hazparnen (Lapurdi), makinatik erorita. 11:30ean gertatu da lan istripua.
Franck Subercaze da hildakoa, Hazparnekoa bertakoa, eta 38 urte zituen. Bustingorry-Subercaze enpresako bazkidea zen.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den hirugarren behargina da gaurkoa. Atzo hil zen bigarrena, Urdiñarben (Zuberoa): bere baserrian lanean ari zela, traktorea larre aldapatsu batean irauli eta makinaren azpian harrapatuta geratu zen laboraria. Iaz ezbeharretan 80 langile zendu zirela dio LABek, 2008an 112, 2007an 125.
lan istripua
Langile bat hil da Hazparnen, arbolak mozten ari zela erorikoa izanda
Makinatik jausi da. 11:30ean izan da lan istripua. 38 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu