EZBEHARRA

Langile bat hil da Imarkoainen, Garraioaren Hirian

Gizonezkoa zen, 43 urte zituen eta Sarrigurengo bizilaguna zen. Ezbeharra gauerdian gertatu da; ate batek azpian harrapatu du behargina.

2012ko urriaren 17a
11:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Langile bat zendu da bart gauerdian Imarkoainen (Nafarroa), Garraioaren Hirian, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Kirol tresnak produzitzen zituen enpresa batentzat segurtasun lanak egiten zituen. Istripua ikertzen ari da Polizia, gertatutakoaren nondik norakoak ezagutzeko. Autopsiaren zain dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.