ekonomia

Langile bat hil da Leitzan, mendiko pista batean

Leitzalarrean izan du lan ezbeharra. Kable baten kakoak buruan jo du. Villabonan bizi zen behargina.

2011ko urtarrilaren 21a
16:24
Entzun 00:00:0000:00:00
28 urteko langile bat hil da gaur goizean Leitzan, pinudi bateko pistan lanean ari zela. Ia hamarrak zirela izan du ezbeharra, Leitzalarrean, Goizueta alderako errepidearen inguru batean. Zuhaitzen enborrekin lanean ari zela, kable baten kakoak buruan jo du.

Villabonan (Gipuzkoa) bizi zen gizonezkoa da -E.P.-, jatorriz Errumaniakoa.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek bi helikoptero bidali dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.