55 urteko langile bat hil da Lesakan (Nafarroa) gaur -A.A.A., gizonezkoa, Urrotz (Nafarroa) herriko bizilaguna-, mendian egurra mozten ari zela adar handi bat gainera erorita. Bazkalorduan jantokira joaten ez zela-eta, haren lankideak kezkatzen ari dira eta bila atera dira. Oso larri aurkitu dute, mendian, eta SOS-Nafarroari deitu diote, 13:13an.
Langileak buruan kolpe handia zeukan eta bihotza geratuta. Lesakako osasun zentrorako bidean hil da. Hildakoari autopsia egingo diote Nafarroako Medikuntza Institutuan.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hil den 22. behargina da gaurkoa.
Lan istripua