Lan istripuak

Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita

Altzate auzoan gertatu da ezbeharra. Urtea hasi denetik lanean hildako zazpigarrena da.

whatsapp image 2024 01 18 at 12 43 09
Altzate auzoan egiten ari diren etxebizitzak. Han gertatu da istripua. OARSOALDEKO HITZA
Paulo Ostolaza.
2024ko urtarrilaren 18a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Behargin bat hil da gaur goizean Errenteriako (Gipuzkoa) Altzate auzoan, aldamio batetik erorita. Ertzaintzak 11:15ak aldera izan du gertakariaren berri, eta larrialdi zerbitzuek gizona berpizteko ahaleginak egin dituzten arren, ez dute lortu. Proteclan enpresako langilea zen zendutakoa eta Gailur eraikuntza enpresaren obra batean ari zen beharrean.

Sare sozialen bidez, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak (EH Bildu) doluminak helarazi dizkie senideei, lankideei eta lagunei, eta aldarri bat egin du: «Izan dadila azkena!».

Gizona lanean ari zen. Hori kontuan izanda, aurten Euskal Herrian beharrean ari zela hildako zazpigarrena da. Atzo garraiolari bat hil zen Cadreitako (Nafarroa) istripu batean, eta, astelehenean, beste langile bat hil zen istripuz, Nafarroa iparraldean, Arriben (Araitz). Eskailera bat egiten ari zela, zortzi metrotik erori zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.