LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Luiaondon, zuhaitz batek jota

Basoko langilea zen, eta 40 urte zituen. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea eginen dute bihar, enpresa atarian. 

Ezbeharra gertatu den eremua, Luiaondon, Aiaran (Araba). SOS DEIAK
2020ko maiatzaren 5a
14:14
Entzun

Basoko langile bat hil da Luiaondon, Araban, zuhaitz bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:40 aldera gertatu da; ordu horretan, larrialdi zerbitzuek abisu bat jaso dute, ohartaraziz istripu bat gertatu dela Aiarako baso batean.

Tokira bertara joan dira larrialdi zerbitzuak. Beharginari pinu bat jausi zaio gainera, eta, azpian harrapatu ez badu ere, zauri larriak eragin dizkio. Hura suspertzen saiatu dira, baina ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da.

Langilea gizonezkoa zen, Zeanurikoa (Bizkaia), eta 40 urte zituen.

Bihar  ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea eginen dute, hildakoak lan egiten zuen enpresako atarian, Lan istripu gehiagorik ez, prekaritatea hiltzailea lelopean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.