44 urteko emakumezko langile bat hil da gaur goizean Markina-Xemeinen (Bizkaia) Kauxot SL enpresan, lan istripuan. Makina batek harrapatuta zendu da.
Haren lankideak hiru ordura ohartu dira ezbeharraz. Kareaga industrialdean dago Kauxot. ELA sindikatuak esan du duela bi aste ere behargin bat makinak harrapatu zuela enpresa hartan, eta segurtasun neurriak behar bezalakoak ez direla salatu du.
Hildakoa jatorriz senegaldarra da, eta hilabete zeraman han beharrean.
LAB sindikatuaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hil den 98. behargina da gaurkoa. Iaz 129 zendu ziren horrela.
Lan istripua
Langile bat hil da Markina-Xemeinen, makina batek harrapatuta
Emakumea da hildakoa eta lankideak hiru ordura ohartu dira istripuaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu