Langile bat larri zaurituta dago, AP-68an furgoneta batek harrapatuta

2014ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IURRETA. Atzo goizean AP-68 autobidean lanean ari zen langile bat harrapatu zuen furgoneta batek, eta larri zaurituta eraman zuten ospitalera. Herrizaingo Sailaren arabera, istripua 10:30 inguruan izan zen, Bilborako bidean Iurretako (Bizkaia) ordainlekua igarota. Autobidean lan egiten du beharginak, eta errepidea mantentzeko lanetan ari zen istripua gertatu zenean. Ezbeharraren ondorioz, autobideko bi errail itxi egin behar izan zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.