Langile bat zauritu da Azagran, istripu batean

2010eko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
AZAGRA. 42 urteko langile bat zauritu zen atzo, Azagrako (Nafarroa) enpresa batean izandako lan istripuan. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, lanean ari zela makina batek harrapatu zuen behargina, eta zenbait saihets hautsita ditu. Larrialdi zerbitzuetako langileak berehala bertaratu ziren ezbeharraren lekura. Zauritua Calahorrako erietxera eraman behar izan zuten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA