Langile batek lau behatz galdu ditu lan istripuan
IRUÑEA. Berriobeitiko Automotive enpresako langile batek lau behatz galdu ditu makina batek eskua harrapatu ostean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo goizeko seiak pasatxo zirenean gertatu zen ezbeharra. Anbulantzian, Nafarroako Ospitalera eramanzuten lehendabizi behargina, eta handik Klinika Unibertsitariora. 56 urteko gizonezkoa da zauritua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu