Aste honetan amaituko da Trapagarango (Bizkaia) ABB Asea Brown Boveri enpresako espedientea negoziatzeko epea. Sindikatuen arabera, ez da inolako aurrerapausorik egon. 160 langile kaleratu nahi ditu enpresak, eta guztientzat lana bermatuko duen akordio bat eskatu du langile batzordeak.
«Hasieran, 70 langilerentzatindustria plana proposatu zuen, eta hortik ez da mugitu». Erretiro aurreratuetan nahiz pizgarri bidezko kaleratzeetan ere proposamen txikiak egin dituela salatu dute. Sindikatuak kezkatuta daude postua mantentzeko langileak beste lantoki batzuetara aldatzea proposa dezakeelako enpresak.