Langileak «ia esklabotzan» izatea egotzi dio CCOOk Sasymari

Sindikatuek diotenez, Erandioko enpresak kaleratu egin zuen egoera salatu zuen ordezkari sindikala

Ekaitz Herrera Azkarraga.
Bilbo
2009ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Euskadiko CCOOk auzitara eraman du Erandioko Sasyma enpresa, «etorkinen esplotazioa» eta «sindikatuaren aurkako jazarpena» egotzita. Sindikatuaren arabera, «sekulako astakeriak» gertatzen ziren enpresa horretan, eta horietan larriena zen hirulangile errumaniarrek «ia esklabotzan» lan egiten zutela. Egoera salatu zuen CCOOko ordezkaria, Toribio Romero, kanporatu egin zuten.

Romerok, Juanjo LopezBizkaiko CCOOko buruak eta Eneko Perez de Nanclares Erandioko arduradunak atzo azaldu zutenez, Errumaniako langileek «hamabost-hamasei orduko lanaldiak zituzten, osasun txartel barik, eta istripu baimena hartzeko aukera barik». Euretako batek lan istripu larria izan eta hanka odoletan eduki arren, lanean jarraitu behar izan zuen.

Enpresak egoera zuzentzen ez zuela ikusita, Romerok Lan Ikuskaritzara jo zuen. Sasymak eta atzerriko langileak azpikontratatzen zituen Machin enpresak 2.800 euroko isun bana jaso zuten. Sasymak apirilaren 20an kaleratu zuen Romero, eta hiru errumaniarrak hurrengo egunean. «Enpresak dio lan ikuskaritzan froga faltsuak agertzeagatik kaleratu nautela», azaldu du Romerok.

ETBri egindako adierazpenetan, langileen esplotazioa ukatu du Sasymako buru batek, eta salaketak «enpresari kalte egiteko asmoz» egindakoak direla ziurtatu du

Datorren asteazkenean manifestazioa egingo du CCOOk Erandioko udaletxetik abiatuta. Epaiketa uztailaren 23an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.