Langileak kaleratu ahal izango dira, aldi baterako galerak espero badira

2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak lan merkatuaren erreforma gogortu zuen atzo. Berez, lan erreformaren arabera, enpresa baten galerek iraunkorrak edo egiturazkoak izan behar zuten langileen kaleratzeak objektiboak izateko. Hau da, langile horiei gutxieneko kalte-ordaina eman ahal izateko: hogei egunekoa lan egindako urte bakoitzeko. Orain, ordea, zenbait kasutan aldi baterako galerak aurreikustea nahikoa izango da kaleratze objektibotzat hartu ahal izateko.

Hala aitortu zuen atzo Valeriano Gomez Lan ministroak. Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen enplegua erregulatzeko dosierren araudia garatzeko errege dekretua. Espainiako Gobernuak lan erreforma onartu zuenean esan zuen une jakin bateko galerak baino arrazoi sendoagoak beharko zirela langileak kaleratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.