Langileen Estatutua aplikatu nahi die Igon CEEk langileei

2013ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Baliteke Igon enplegu zentro berezia izatea lan hitzarmenak amaitu izana baliatuko duten lehen enpresetako bat. ELAk jakinarazi duenez, zuzendaritzak langileen ordezkariei esan die lan baldintzak okertzeko asmoa duela, tartean soldatak eta lanaldia. Sindikatuaren arabera, langileetako batzuei Langileen Estatutuak dioena aplikatzeko asmoa du zuzendaritzak —650 euroko soldata, besteak beste—, eta gainerakoei, Espainiako lan hitzarmena. ELAren arabera, hori egitea legez kanpokoa litzateke, enpresako lan itunean ultraaktibitatearen klausula ageri delako. 50 langilek lan egiten dute Igonen. Enpresak lan erreforma aplikatzen badu, auzitara joko duela dio ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA