Lantegi batek su hartu du Andoainen, baina ez da langilerik zauritu

Andoaingo Cortusa fabrika, sutan, atzo. IKER ARANBURU.
2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Cortusa Industrial lantegiak su hartu zuen atzo eguerdian, Andoainen (Gipuzkoa). Makina batean piztu zen sua, eta hark eragindako ke beltzaren ondorioz, lantegia bizkor hustu behar izan zuten langileek. Behargin bakar bat geratu zen barruan atera ezinik, baina leiho baten ondoan geratu ahal izan zen, eta suhiltzaileen laguntzarekin atera zen gero. Suak eta keak hondatuta utzi dute lantegiaren solairu nagusia. Produktu kimiko asko erabiltzen ditu Cortusak, autogintzarako osagaiei dar-dar ez egiteko tratamenduak ematen dizkielako. Igande goizaldean Gasteizko Fesan margo lantegiak su hartu zuen, eta horretan ere ez zen inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.