Lanuzteekin jarraitzen dute Konecta BTOn
GUEÑES. Kaleratutako hamazazpi lankideak berriz hartzeko eskatzeko lanuzteekin jarraitzen dute Gueñesko Konecta BTOko langileek. ELAk eta LABek apirilean zortzi egunez lanuztera deitu zituzten langileak (hilaren 13, 14, 18, 19, 20, 26, 27 eta 28an), eta atzo egin zuten hirugarrena. ELAren esanetan, orain arte hamar langiletik seik egin dute greba; enpresaren arabera, erdiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu