Larunbateko lan istripua salatu dute Santurtzin

2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SANTURTZI. J.D.C.G. 52 urteko urpekaria hil zen joan den larunbatean, Santurtziko Zamakona ontziolan, itsasontzi baten helizeak garbitzen ari zela. Jakinarazi ez dituzten arrazoiak direla-eta, motorra martxan jarri zen, eta helizeak behargina harrapatu zuen. Beste lankide bat ere zauritu zen. CCOO Santurtziko udaletxearen aurrean bildu zen atzo, istripua salatzeko. ELAk ikerketa eskatu du, eta jakinarazi du aurten 22 lagun hil direla Hego Euskal Herrian lanean ari zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.