Lasarteko egoitzako beste enpresak aurreko langileak hartuko ditu

2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Auzo Lagun konpainiako langileak greban zirela-eta, Lasarteko Udalak bertan behera utzi zuen zaharren egoitzako sukaldeaz arduratzeko Auzo Lagunen zerbitzua. Beste enpresa bat kontratatu du alkateak eta, badirudi, aurreko langileak hartuko dituela. Hori dela-eta, egoitzako sukaldeko langileek bukatutzat jo dute urriaren 26az geroztik egiten ari ziren greba.ELAren arabera, langileak urriaren 26az geroztik greban zirelako bukatutzat jo zuen udalak kontratua.Hala ere, udalak zerbitzu bera eskaintzeko hartu duen beste konpainiak aurreko langileak kontratatuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.