Adegik mahai gainean jarritako proposamenarekin «ezinezkoa» zela benetako negoziazio batiekitea. Hala esan zuten ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk. Laurek batera, elkarretaratzea egin zuten aurreko asteazkenean, jarrera aldatu ezean «borrokarako prest» zeudela erakusteko patronalari. Mobilizazio berriak adostea, ordea, «ezinezkoa» izan dela adierazi dute ELAk eta LABek, eta bakarrik egingo dituzte hurrengoak. Lau greba egun antolatu dituzte. Maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 10ean eta 11n izango dira. Hala ere, deialdiarekin bat egiteko eskatu diete CCOOri eta UGTri.
Aurreko negoziazioetan lortutako eskubideak errespetatzeko eskatzen dute bi sindikatuek. Adegik hutsetik hasi nahi du elkarrizketa, eta goitik behera negoziatu guztia. Sindikatuen arabera, enpresaburuek «zilegi» dute proposamenak egitea, baina joko arauak errespetatu behar dituzte. Horren baitan sartzen dute orain arteko akordioak errespetatzea.
Besteak beste, soldatak izoztea, lanaldia handitzea eta malgutasun handiagoa eskatu ditu. Haatik, soldatak igotzea eta lanaldia murriztea nahi dute sindikatuek.
Lau eguneko grebara deitu dute ELAk eta LABek metalgintzan
CCOO eta UGTrekin mobilizazioak adostea ezinezkoa izan dela esan dute, hala ere, bat egiteko eskatu diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu