Irudia.Bilbo

LAU ORDU GELDI, 900 LANPOSTURI EUSTEKO

2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sindikatuek egindako kalkuluen arabera, Telefonicak 900 langile kaleratu nahi ditu Hego Euskal Herrian. Enplegu erregulazio hori gaitzesteko, lau orduko lanuztea egin zuten atzo langileek. LABen arabera, oihartzun handia izan zuen deialdiak, eta ehunka langilek egin zuten bat. Sindikatuak salatu du «gehiegizko gutxieneko zerbitzuen bidez» protesta apaltzen saiatu dela telefono konpainia. Era beran, kaleratzeei buruzko xehetasunak emateko itxaroten ari dela uste du, opor sasoian mobilizazioak apaldu egingo direlakoan. Hurrengo lanuzteak ekainaren 15erako eta 22rako daude deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.