Azken asteotako igoeraren ondorioz, gasolioaren prezioa gasolinaren gainetik jarri da Hego Euskal Herrian. Gasolina, batez beste, 1,27 euroan salerosten da, eta gasolio litroaren truke, aldiz, 1,32 euro ordaindu behar da. Ipar Euskal Herrian merkeagoa da gasolioa (1,37 euro) ezantza baino (1,48). Europako Batasunean, batez beste, merkeagoa da gasolioa.
2008ko martxotik 2009 hasierara arte izan zen gasolioa garestiago, baina ordutik orain arte merkeago egon da. Hala zegoen urrian ere —1,295 gasolina eta 1,255 gasolioa—, baina negua gerturatu ahala, gasolioaren prezioa garestitu ohi da, berogailuetarako gehiago baliatzen delako. Berez, nazioarteko merkatuetan hilabeteak daramatza gasolinak merkeago, baina alde hori ez zuten ikusten kontsumitzaileek, gasolioak zerga gutxiago pagatzen dituelako.
Lehen aldiz hiru urtean, gasolioa gasolina baino garestiagoa da Hegoaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu