Lehen kontaktua

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
PPk eta EAJk lez, aspaldiko partez Ibex-35ek (+%0,93) lehen kontaktua izan du 10.000 puntuen langarekin. Azken bost egunetan ia %10 irabazita, pozarren dira gure burtsa indizeak; Urkullu eta Raxoi bezain irribarretsu. 3.045 milioiren salerosketarekin, Dow Jonesen zalantzen gainetik, Tricheten baikortasuna nagusitu zen. Telecincok (+%5,39) futboleko Munduko Kopan Espainia finalera pasa izana ospatu zuen; horiena bai I need Spain!. Bankuek oposiziotik gobernurako transizioan jarraitzen dute eta Edurnezurik (+%1,19) ere, irabazien legeari men egin zion, Europako Auzitegiak Portugaleko gobernuaren urrezko akzioa legez kanpokotzat jo ostean. Zenbait inbertsiogilek uste baino hobeto ei dago Europa (Alemaniako esportazioak bederen bai) eta, euroa bera, 1,27 dolarrerako bidean da. Trichetek ezohiko neurrien behin-behinekotasuna azpimarratu zuen eta, aspaldiko partez, uda lasaiaren ametsa du akzio azokak.



Aurrezki Kutxak. Espainiako aurrezki kutxen kapitalaren erdia inbertsiogile pribatuen esku egongo da laster eta politikoen eragina nabarmen murriztuko da. Arazo larriak dituztenen kasuan ulergarria izan liteke; baina euskal kutxen kasuan?



Banesto. Espainiako futbol selekzioaren araberako gordailua plazaratu zuen Banestok (-%0,01). Xabi Alonso kide duen selekzioak irabaziz gero hamar milioiren finantza kostu gehigarria izango du Banestok Seleccion gordailuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.