Enpresak

Lehia batzordeak arrazoia eman dio Euskalteli, eta 8,5 milioi euroko zigorra jarri dio Telefonicari

CNMCk ebatzi du Telefonicak prezio merkeegiak eskaini zituela Eusko Jaurlaritzaren konkurtso publikoan

Jose Maria Alvarez-Pallete Telefonicako presidentea (ezkerrean), eta Cesar Alierta presidente ohia. FERNANDO VILLAR / EFE
Jon Fernandez.
2018ko maiatzaren 9a
12:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzak bere telekomunikazio zerbitzu gehienak adjudikatzeko konkurtso publikoa deitu zuen 2015aren amaieran, eta Telefonicari esleitu zion 2016ko urtarrilean. Euskaltelek berehala jarri zuen salaketa CNMCn, Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean. Batzordeak, gaur, arrazoi eman dio euskal konpainiari, eta 8,5 milioi euroko zigorra ezarri dio Telefonicari, lehia librearen kontra jardun izana leporatuta.

"Hobetu ezinezko prezioak" eman zituela adierazi du lehia batzordeak, sektoreko araudiaren kontrako prezio beherapenak eskaini zituela. Horixe bera salatu zuen Euskaltelek, Telefonicak lehiaketa publikoan egindako eskaintza ekonomikoa ezin zela hobetu, baldin eta telekomunikazio konpainia batek horrelakorik egin nahi izan balu merkatuko arauak betez. Gauza bera ondorioztatu du CNMCk ere, Euskaltel bezalako operadore efiziente eta jeneralista batek, sare propioa izanda ere, ezingo lukeela eskaintza hobetu. "Hau da, operadore batek galerak izango lituzke [Telefonicaren] eskaintza hobetzen ahaleginduko balitz".

Edonola ere, Telefonicak bi hilabteko epea dauka oraindik CNMCren ebazpenari auzi errekurtso bat jartzeko Espainiako Audientzia Nazionalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.