Lehiakideen desagertzea baliatu nahi du BBVAk bere merkatu kuota bikoizteko

Irabazi handiak izan arren desjabetzetan parte hartzen duela salatu du bankuaren aurkako plataformak

BBVAren aurkako plataformako kideak, atzo, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2013ko martxoaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Francisco Gonzalez BBVAko presidenteak bankua «indartsu» ikusten du, baina oraindik are indartsuago egon daiteke. «Krisia aukera bat da Espainian gehiago hazi eta merkatu kuota handitzeko», esan du. 2001n %18ko kuota zeukan bankuak Espainian, baina zenbateko hori 2009an %11ra jaitsi zela azpimarratu du, «produktu toxikoak deitu izan diren aktiboak» eskuratzeari muzin egin ziolako bankuak. Egun %12,5eko kuota dauka, baina «arrazoizko denbora epe batean» %20ra iristea espero du, orain finantza merkatuan lehiakide gutxiago egongo direla aprobetxatuz. «Hazkunde prozesu handi baten hasieran gaude».

Asmo hori nabarmendu du Gonzalezek Bilboko Euskalduna jauregian egindako akziodunen batzarrean. Ildo horretan, finantza sektorean azken urteetan egon diren praktika «okerrak» salatu ditu, eta ongi jardun zutenak bereizteko eskatu. Tartean BBVA. «Etikan oinarritutako finantza sistema indartsuagoa eraikitzeko aukera daukagu une honetan».

Kanpoan, protestak

Batzarra hasi baino lehen horixe eskatu diote bankuari BBVAren aurkako plataformako kideek: Etika. 2012an 1.635 milioi euroren irabaziak izan, eta desjabetzetan parte hartzea aurpegiratu diote bankuari. Protesta gisa, pintura gorria bota zioten euren buruari. LABek, berriz, zuzendaritzaren soldata altuak kritikatu ditu—Gonzalezek 2,96 milioi gehi akzioak—, «etikoak» ez direlako «legezkoak badira ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.