Iruñeko liburuzainek ez bezala, ez dago erosketei planto egin dien txerritxo ehiztaririk. Burtsan inork ez du agintzen zer erosi eta zer ez; Wall Street eta adierazle makroekonomikoak hobetu zirelako indartu ziren atzo erosketak, eta, kontrara, salmentak ere noiznahi gerta litezke. Hamabi egunez jarraian irabaziak izan ostean, zortzimilakoa zapaldu du gure indize nagusiak %18 irabazita: «Pasaban Berria Gara» pentsatuko zuen 35 kideko tropelak. Uste baino emaitza hobeak aurkeztuta, Inditexek (+%4,75) eta jauzika dabilen Gas Naturalek (+%6,92) eman zituzten atzoko ale oparoenak. Guztira 2.052 milioiren salerosketa izan zen, eta BBVAk eta Repsolek egin zieten salmentei planto garbien, %1,9na inguruko igoerekin. Santanderrek (=) ere zut segitu zuen kotizazioan. Irakurketa gorrienak etorri ziren %3na pasa galdu zuten Acerinox eta Telecincoren eskutik. Sabadellek (+%0,52) ez dio uko egin lehentasunezko zorra erosteari.
Telefonica. Edurnezurik (+%0,26) bezero langabeentzat beherapenak eskaini zituen; hilean gehienez 40 eurokoak. Oraingoz, 14.000 langabek eskatu dizkio beherapenak. Espainiako kanpaina ez zaio garesti aterako. Haren lehentasuna, ordea, Amerika da.
Autogileak. Fiat, Renaul eta Peugeot autogileen zorrak inbertsio maila (kaudimen egokiaren adierazlea) galdu du, eta zabor zor gisa izendatu berri du Fitch rating etxeak. Beste behin ere, errealitatearen atzetik mugitu da rating etxea. Errealitate gordina, hori bai.
Liburuzain iruindarrak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu