Lehen lan eskaintzari uko egindakoan, hiru hilabetean kenduko zaizkio diru laguntzak langabeari; bigarrenari uko egindakoan, sei hilabetan; eta hirugarrengoan, hiru urtean. Komunitatearentzako lanei uko egiteak eta lanpostu baterako norbere burua ez aurkezteak ere zigor berbera izango du. Erresuma Batuko Gobernuak 40ko hamarkadatik egindako erreformarik handiena egin nahi du ongizate sisteman. Jendeak diru laguntzetatik bizitzeari uztea da helburuetako bat.
Ian Duncan Smith Lan eta Pentsioen ministroak adierazi duenez, milioika herritar bizi dira estatuaren diru laguntzetatik. Familia asko eta askotan, kide guztiek urteak daramatzatela lanik egin gabe gogoratu du. Datu bat eman du: «Ekonomiaren hazkunde garairik handienean, bost familiatik batean kide guztiak langabezian egon dira». Hain zuzen, familia osoak langabezian dauden herrialdeen zerrendan goren dagoenetako bat da Erresuma Batua. Halako 1,9 milioi ditu.
Azken hamahiru urteetan lau milioi lanpostu sortu dira Erresuma Batuan. Epe berean, ia laumilioi eta erdi pertsona egon diraaldiro lanik gabe. Era berean, postu berrien %70 atzerriko langileek bete dituzte, bertakoak ez zeudelako behar adina prestatuta onartzeko. «Honek ezin du horrela jarraitu», adierazi du Durcan Smithek. 1,4 milioi herritarrek daramatzate bederatzi urtera arte lanik egin gabe diru laguntzak jasotzen.
Oposizioaren kritika
Herritar batzuentzat, gaur egun,errentagarriagoa da lanera ez joan eta laguntzak jasotzea. Hori ere konponduko dutela esan du Lan ministroak. Erreformari esker 2,5 milioi herritar «pobreren» diru sarrerak handitu egingo direla gaineratu du.
Oposizioko alderdiek, ordea,kritikatu egin dute erreforma. Sektore publikoan 600.000 postu murriztuko direla gogoratu dute laboristek. Nondik aterako dituzten hainbeste langaberentzako lanpostuak galdetu diote Gobernuari.
Londresek zigortu egingo ditu lanik egin nahi ez duten langabeak
Hiru lan eskaintzari uko eginez gero, Gobernuak hiru urterako kenduko dizkie diru laguntzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu