Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriak gaur iragarri du datorren astelehenetik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eragile ekonomikoekin "pertsonalki" biltzen hasiko dela, krisia dela-eta elkarrizketa sozialerako mahaiaren batzarra deitzeko helburuarekin.
Beste hiru sailburu ere joango dira bileretara: Bernabe Unda (Industria eta Berrikuntza), Carlos Agirre (Ekonomia eta Ogasuna) eta Gemma Zabaleta (Lan eta Gizarte Gaiak).
Astelehenean Confebask enpresaburuen elkartearekin elkartuko dira, eta ondoren hartuko dituzte sindikatuak. Dena dela, ELAk eta LABek jakinarazia dute ez direla mahai horretako batzarretara joango, gunearen izaera ez zaielako aproposa iruditzen. Unai Sordo EAEko CCOOkoi idazkari nagusiak, aldiz, gaur esan du beraiek joango direla.
Industria eta Ogasun eta Lan sailei krisiaren aurkako neurrien zirriborroa egiteko eskatu die Lopezek. "Dena den, ez dugu ezer inposatuko. Akordioetara iritsi nahi dugu". Jaurlaritzako gobernu kontseiluaren lehen bileraren ondoren iragarri du neurria.
Jaurlaritzako sailburuei gastuak murrizteko eskatu die, eta goi karguan kopurua, oraingoz, %10 jaitsi du. Hala ere, gizarte politikak bultzatuko dituela esan du lehendakariak, "inor ez dadin babesgabe sentitu".
Ekonomia arloan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxen balizko bat-egitearen aurka ez duela egingo adierazi du, halaber.
EkoNOMIA
Lopez eragile ekonomikoekin biltzen hasiko da datorren astelehenean, "pertsonalki"
Jaurlaritzako lehendakariak Confebask enpresaburuen elkartea hartuko du lehendabizi; gero, sindikatuak, baina ELAk eta LABek esana dute ez direla joango. Elkarrizketa sozialerako mahaiaren bilera deitzeko helburua duela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu