Argiñanok odolkiz betetako patata pastel txikiak egin ditu Lujanbioren omenez, baina burtsan ez da odolkitarako egun ona izan: tiro gutxi txerritxo ehiztariek eta odolki eskasa, hortaz. Lujanbiorik ez burtsan. AEBetan jai eguna denean (Martin Luther Kingen eguna ospatu zuten atzo), Argiñanoren jarraitzaileak handitzen diren beste txikitzen dir gurean burtsak dituenak: 1.173 milioiren salerosketa baino ez, eta amaiera ekarri ezina izan zen indizearen doinu nagusia. Telecincok berak %2,2 egin zuen gora atzo, baina Edurnezuri (+%0,41) nahiz Santander (+%0,39) Lujanbioak irentsi dituenaren lozorroan murgildu ziren; BBVA (=) eta Grifols (=) zurrungek baino ez zituzten mugitu eta gorrian Tecnicas Reunidas (-%1,41) baino ez zen nabarmendu. Bazkari arinagoak egitearen sona duten Eurostoxx-50 (+%0,6) aldean ere, Frantziako Carrefour, GDF Suez, L'Oreale eta Saint Gobain %2na pasa igo ziren. Kontrara, Vivendi (-%2,01) nabarmendu zen.
Altxorra.Espainiako finantza erakundeen berankortasuna %5era iritsi da, 13 urtean lehen aldiz. Horrek ere eragingo zuen Deutsche Bankekestatuaren zorraz emandako gomendioan. Jaulkipena handitu behar dituen honetan, berri txarrak Altxorrarentzat.
Sazyr (-%1,19) eta Repsol-YPFko (+%0,38) zuzendaritzen artean sortu den liskarrean bitartekaritza egiteko prest agertu da Espainiako Industria ministroa. Venezuelako gorabehera politikoen kasuan lez, petrolioaren prezioak zeresan handia izan lezake hor.
Lujanbiorik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu