Zer dira lur arraroak?
Hamazazpi elementu kimikoz osatutako talde bat da. Eskandioa (Sc), itrioa (y) eta lantanidoen taldeko hamabostak: lantanoa (La), zerioa (Ce), praseodimioa (Pr), neodimioa (Nd), prometioa (Pm), samarioa (Sm), europioa (Eu), gadolinioa (Gd), terbioa (Tb), disprosioa (Dy), holmioa (Ho), erbioa (Er), tulioa (Tm), iterbioa (Yb) eta lutezioa (lU). Berez, ez dira lurrak; lur deitzen zaie lurrazalean beste elementu batzuekin nahastuta agertzen direlako, ezohikoak diren mineraletan. Arraroak ere ez dira: baina arraro deitzen zaie bereizteko edo prozesatzeko oso zailak direlako.
Zertarako erabiltzen dira?
Itrioa LED pantailak eta laserrak fabrikatzeko erabiltzen dute; lantanoa, baterietan, katalizatzaileetan eta beira optikoetan. Neodimioa da motor elektrikoetarako eta turbina eolikoetarako imanen elementurik garrantzitsuena. Gainera, praseodimioa, europioa, gadolinioa, disprosioa eta gisa horretako beste elementu batzuk ere oinarrizkoak dira hainbat aplikazio teknologikotan. Neodimioaren eta samarioen arteko aleazioak tenperatura handiei aurre egiten dieten imanak egiteko erabiltzen dituzte.
LUR ARRAROAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu