ENPRESAK

Maecenas Kapitalen esku geratu da Fagor Grupo Mueble

Langileek eta Mondragonek kapitalaren laurden bati eutsiko diote

Iker Aranburu.
2015eko abenduaren 29a
13:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Azpeitian (Gipuzkoa) du lantegia Fagor Grupo Mueblek (FGM), eta batez ere hoteletarako altzariak egiten ditu. Sektore horretan jarraitu nahi du jabe berriak, eta gogorarazi du dagoeneko zortzi milioi eurotik gorako eskaerak dituztela "ospe handiko" hotel kateen aldetik, horien artean Hilton, Accor, Holiday Inn eta Melia.

Maecenas Kapital zailtasunetan dauden enpresak erosten eta berregituratzen dituen funts bat da, eta Madrilen du egoitza. Fagor Grupo Muebleren kapitala handituko du eta horri esker FGMk "oraingo merkatuei eutsiko die eta negozio aukera berriak zabalduko dizkio". Bereziki AEBei begira daude.

FGM Mondragon taldeko kooperatiba bat zen eta zailtasun ekonomiko handiak izan ditu azken urteotan, altzari salmenten beherakadaren ondorioz. Langileek beste kooperatiba berri bat sortu dute eta horren bidez FGM berriaren zati bati eutsiko diote. Mondragon Inversionesek ere parte hartuko du proiektu berriaren hasieran.A

Jabe berriak dio oraingo lantaldeari eutsiko diola. Enpresaren izena aldatu nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.