Hala ere, aurten lanuzteak egitera deituta daude AEBetako latinoak, beren eskubideen alde, eta horrek arazo handiak sor ditzake hiri nagusietan, Los Angelesen eta New Yorken kasu.
Osterantzean, leku batzuetatik beste batzuetara asko aldatzen da Maiatzaren 1a ospatzeko modua: langile mugimenduari estuki loturik jarraitzen du hainbat herrialdetan —adibidez, Europako leku askotan; beste batzuetan, beste gatazka batzuren inguruko aldarrakpenak nagusitzen dira —esaterako, Palestinarren israeldarren zapalkuntza salatu dute; eta beste zenbait tokitan ia-ia jaiegun instituzional hutsa da, Txinan bezala.
Errusian, berriz, bilakaera handia izan du Maiatzaren 1aren ospakizunak azken urteetan. Lehenago, Sobiet Batasunaren garaietan, urteko jaiegun arranditsuena zen, agintarien eta erregimenaren inguruan ardaztutakoa. Gero, Sobiet Batasuna bertan behera geratu ondoren, aldaketa horien kontra zeudenen aldarrikapen egun bihurtu zen. Orain, ezkerreko alderdi eta mugimenduen aldarrikapenen eguna da. Gaur 10.000 lagun inguruk parte hartu dute Moskuko manifestazioan, Alderdi Komunistaren eta beste ezkerreko alderdien jarraitzaileak. Argazkian ageri direnak Gazteri Komunistaren Abangoardia taldeko kideak dira.
Langile mugimendua
Maitzaren 1a, aldarrikapenak mundu osoan
1886an AEBetako langileek zortzi orduko lanaldiaren alde egin zuten borroka dago Maiatzaren 1eko ospakizunen muinean; bereziki, borroka hartan Chicagoko zenbait buruzagi anarkista atxilotu eta heriotzera zigortu ostean urkatu izana. Langileen borroka gogoratzeko egun hautatu zuten, eta harrezkero mundu osora zabaldu da. Paradoxikoki, egun AEB da Langileen Eguna ospatzen ez den herrialde ia bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu