Galanta egin du Chavezek. Venezuelako gaitzek Edurnezuriri(-%3,19) eta BBVAri (-%0,68) nabarmen eragin diete, etxeratzeko bidean zituzten dibidenduei «ganbio tasa berritu» (eta nabarmen debaluatu) bat aplikatzea erabaki baitute Caracasen. Berezko baliabideei kolpe latza, 700 eta 100 milioiren bueltakoa, itxura denez. 3.046 milioiren salerosketa izan zen ohiko merkatuan eta heren batetik gora, 1.337 milioi, Edurnezuriren akziotan izan zen. Jakina da zenbait herrialdetan jarduteak etekin eta arrisku binomio haizatzen duela. Ostegunean emaitzak plazaratuko dituen Banestok (-%3,43) ere ez zuen egun ona izan, Bankinter (-%1,09) ere kutsatuz. Adreiluaren zenbaki gorriak iristear daude Espainiako finantza sektorean. Wall Streeten ere ez zen joera argirik nabaritu eta, hartara, Venezuelako berri (burtsako enpresontzat) txarrak izan ziren eguneko erreginak. Urrea ere, dena den, azken bost asteotako maximoan da.
Sabadell (+%0,51) bankuak lau urterako mila milioiren zorra jaulki du, interes tasa aldakorrean. 3 hilabeteko Euriborraren gainetik %0,68 ordainduko die nazioarteko inbertsiogileei. Itxura denez, hipotekek bermatutako zorraren erosleak itzuli dira.
Ganbio tasa kontrolatua irudikatzen zaila da sekula ezagutu ez duenarentzat. Atzerrian egin litezken erosketak, fisikoki edo internet bidez, mugatuta izatea dakar, besteak beste. Baita atzerriko enpresek dibidenduak etxeratzea ere. Badu zerga arbitrariotik ere
Malezuela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu