Nafarroan (-622) eta Gipuzkoan (-194) egin du behera enplegu bila zebiltzanen kopuruak; aldiz, Bizkaian (+695) eta Araban (+9) igo egin da. Sektoreka lehen enpleguaren bila dabiltzanen artean eta nekazaritzan gehitu da kopurua.
Espainiako Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera, gaur egun 219.832 langabe daude Hego Euskal Herrian, iaz baino 10.740 gutxiago. Lau herrialdeetan jaitsi da langabezia urtebetean.
Langabeen %56k ez dute inolako prestaziorik kobratzen.
Martxoa ez da hilabete ona izan ohi enpleguarentzat. 2009az geroztik, urtero gora egin du langabeziak hilabete horretan, aurten salbu. Apiriletik uztailera bitartean, aldiz, beherazko joera gailendu ohi da.