Osasuna

Mediku egoiliarrei babesa eman diete Donostiako Ospitaleko medikuek

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoarako ekainaren 8rako dagoen lanuzte deialdiarekin bat egin dute. Lurraldeotako barneko mediku egoiliarrak lan baldintza hobeak eskatzen ari dira.

2007ko maiatzaren 22a
16:51
Entzun 00:00:00 00:00:00
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barneko mediku egoiliarrak -BAME edo MIR- mobilizazioak egiten dabiltza euren lan baldintzak hobetu asmoz, eta gaur Donostiako Ospitaleko Medikuen Elkarteak "erabateko babesa" eman die.

Ospitaleko medikuok egunotan antolatuko diren kontzentrazioetan parte hartuko dute, eta hiru lurraldeetarako ekainaren 8rako dagoen lanuzte deialdiarekin bat egin dute.

Mediku egoiliarrak 15:00ak eta hurrengo eguneko 8:00ak bitartean greba mugagabea egiten ari dira; besteak beste, soldaten igoera eskatzen dute. Donostiako Ospitaleko Medikuen Elkarteak aitortu du haien protestek eragina dutela gaixoengan, "baina hauek ulertuko eta arduradunei erantzukizuna eskatuko dietelakoan gaude".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA