Mercedesek eten egin du espedientea, uste baino eskaera gehiago jaso dituelako
Mercedes-Benzek eten egin du Gasteizko lantokiko espedientea. Gaur egun, ia langile guztiak zeuden erregulazioan, enpresaren hirugarrengoan. Iazko uztailaren 1ean jarri zuten indarrean, etaekainaren 30era arte bitartean 55 egunean lanaldia eteteko baimena zuen enpresak, 3.150 langileetatik 2.874ri eragiten zien neurriak. Urtea hasieran kalkulatu baino 8.800 auto gehiago egiteko eskaera jaso du autogileak, eta horregatik erabaki du espedientea bertan behera uztea. Sindikatuak pozik agertu dira, eta lan baldintzak hobetuko diren itxaropena azaldu dute. Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean bilduko dira, lan itunari buruz hitz egiteko. Patxi Lazkoz Gasteizko alkatearentzat ere «albiste zoragarria» da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu