Merkataritza gerra amaitzeko hitzordua

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
WAA. Hurbiltzen ari da Donald Trumpek Txinaren esportazioei muga zergak %10etik %25era igotzeko jarri zuen azken eguna, martxoaren 1a. Munduko bi potentzia nagusien arteko merkataritza gerra gogortuko lukeen ekintza hori saihesteko negoziazioak berriro hasi ziren atzo, Washingtonen. Aurreko negoziazioak «oso emankorrak» izan zirela esan zuen Trumpek, eta ez zuen baztertu epea pixka bat luzatzea.

Ozeano Bareko frontean negoziatzen ari diren bitartean, Atlantikokoan tentsioa handitzen ari da. Uztailaz geroztik su-etenean daude AEBak eta Europako Batasuna, baina bake horrek eztanda egin dezake baldin eta Washingtonek autoen inportazioari %25eko tarifa jartzen badu. Hala izanez gero, «bizkor» erantzungo du EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.