Hauek dira Merkataritza Jardueraren legearen erreformaren puntu nagusiak:
Mugak. 30.000 biztanletik gora dituzten udalerrietako periferian, gehienez 2.500 metro koadroko saltoki berriak eraiki ahal izango dira. Muga 1.800 metro koadrokoa izango da herri koxkorretan (10.000-30.000 biztanle artekoak), eta 700 metro koadrokoa 10.000 biztanletik beherako herrien kanpoaldean.
Salbuespenak. Legeak zirrikitu bat uzten du saltoki handiak eraiki ahal izateko. Izan ere, baimena jaso ahal izango da «merkataritza singularra» bada, edo bolumen handiko gaiak saltzen dituena, altzariak eta autoak, esaterako.
Hiriguneak. Araua desberdina izango da hiriguneari dagokionez, uste baitute horiek kalte gutxiago egiten dietela merkatari txikiei eta hirietako merkataritza bizitzari. Horrela, 30.000 metro arteko proiektuak baimenduko dituzte hirietan —Bilboko Zubiartek 21.000 metro koadro ditu, eta Donostiako Bretxak, ia 10.000 metro—, 15.000 metro artekoak herri koxkorretan, eta 2.000 metrokoak herri txikietan.
Hedapenak. Gaur egun irekita dauden merkataritza guneak handitu ahal izango dira, baina, batez beste, %10 baino ez. Arau horrek ezdie eragiten orain abian dauden erreformei: Garbera, esaterako, %70 handitzen ari da, 21.000 metro koadroko azalera gehituko baitzaizkio 36.000 metrokoa zenari.
MERKATARITZA LEGEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu